Javier de Luz eta Jon Ander Campos zumarragarrak, Txuri-Urdin Amerikanuak Realaren jarraitzaile taldearen inaugurazioan
Asteburu honetan Amerikako Estatu Batuetako Realaren jarraitzaile taldea inauguratu da Boise-n (Idaho). Larunbatean Realeko zaleek Athleticekoen aurka jokatu zuten eta ondoren elkarrekin afaldu zuten. Atzo, berriz, derbia ikusi zuten. Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohi, aktore eta telebista aurkezlea bertan izan da eta erreportaje bat grabatu du. Gurrutxagak 44 urte bete zituen larunbatean eta Boise inguruko euskaldunekin ospatu zuen.

Javier de Luz eta Jon Ander Campos.

De Luz eta Campos, partida jokatu zuten gainontzeko realzaleekin.

Zuhaitz Gurrutxaga, urtebetetze tartarekin.

Zuhaitz Gurrutxaga, oparitu zioten kamisetarekin.

De Luz, emaztearekin eta amaginarrebarekin, Euskal Etxean.

De Luz eta Campos, lagun batzuekin, Boise-ko kapitolioan. Ondoren kalejira egin zuten.

Gurrutxagarekin, Euskal Etxearen kanpoaldean.