Herri planaren lehen emaitzak aurkeztuko dituzte bihar Ezkion

Hilabeteetako lanketaren ondoren, Herri plana proiektuak emandako emaitzak herritarrei aurkezteko ekitaldia egingo dute bihar, 18:30ean Ezkioko udaletxean. Urrian jarri zuen martxan udalak proiektua, herritarrekin batera etorkizuneko Ezkio irudikatzeko helburuarekin. Bihar, herritar guztiei egin diete bertaratzeko deialdia.