Ordizia errugbi elkartearen garagardo festa, ekainaren 26tik 28ra
Ostegunetik larunbatera, 18:00etatik 00:00etara irekita egongo da Beti Alai pilotalekuko garagardotegia. Igandea, klubaren eguna izango da.

Ekaina amaitzen ari denaren seinale izaten da Ordizia errugbi taldeak antolatutako Garagardo festa, eta aurten, 25.a da. “Festak herritarrentzako suposatzen duen topagunea kontutan izanda eta Ordizia Rugby Elkarteari egiten dion ekarpen ekonomikoa ikusita, berriro ere animatu gera antolaketara”, dio OREren oharrak.
Era horretan, Beti Alai pilotalekua garagardo erraldoi bilakatuko dute ekainaren 26tik 28ra, 18:00etatik 00:00etara. Igandea, klubaren eguna izango da.
Edatekoa eta jatekoa
Edanari dagokionean, nazioarteko zortzi garagardo motaz gain, hamabi euskal garagardo ere izango dira aukeran, “zaleentzako berebiziko aukera bat osatuz”.
Jatekoetan ere, aurten produktu guztiak euskal jatorrikoak izango direl aurreratu dute, “gure babesleen eskutik bertako txerriki, behiki, oilasko, patata, postre, ogi eta abarrez osatutako menu goxoa izango dugu”. Jatekoa etxera eramateko aukera izango da, eta beganoentzako jana ere bai.