Europako S18 Txapelketan izango da Irene Basarte
Espainiako Txapelketan lortutako hirugarren postuak ahalbidetu dio ordiziarrari hemendik bi astera jokatuko den Europakora sailkatzea.
Screenshot Joan den asteburuan Castellonen (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako S18 Txapelketan sekulako erakustaldia egin zuen Irene Basarte Txindoki Atletismo Taldeko korrikalari ordiziarrak. 400 metro hesietan zilarra eskuratu zuen eta Europako S18 Txapelketarako sailkatzea ahalbidetu zion emaitza horrek goierritarrari. Hartara, hemendik bi asteetara Italian jokatuko den Europakoan izango da Basarte.
Hala ere, ez da emaitza onak lortu dituen korrikalari goierritar bakarra izan. Elene Balbas ordiziarrak ere txapelketa ederra egin zuen, eta 100 metro hesietan bere marka pertsonal onenetik gertu geratzea lortu zuen. 12. postua eskuratu zuen, eta beraz, datorren urtean ere finala borrokatzeko aukera izango du.
Maren Higuero beasaindarrak lesioekin urte zail samarra izan duen arren, txapelketan lehiatzeko kemena atera eta 200 metroetan 26. postua eskuratu zuen.












