Zumarragako bi udaltzain ohi epaituko dituzte, udalaren materiala lapurtzeagatik
Sasiak garbitzeko makina bat eta lorezaintzako beste hainbat erreminta eraman zituzten etxera.
Zumarragako bi udaltzain ohi epaituko dituzte, udalaren materiala lapurtzeagatik. Bi udaltzain gazteak praktikatan zeuden eta lapurreta Zumarragako udaltzaingoa utzi aurreko egunetan egin zuten. Udaltzaingoak salaketa jarri zuen eta espedienteari hasiera eman zion. Beraiek ez zutela material lapurtu nahi esan zuten, materiala etxera eramatea ohikoa zela uste zutela. Sasiak garbitzeko makina bat eta lorezaintzako beste hainbat erreminta eraman zituzten etxera.
Egun, bi udaltzainak Bilbon eta Getxon ari dira praktikak egiten. Prozedura judiziala dagoeneko bertan daudela jarri da abian. Zigorra ezartzen badiete, kaleratuak izan daitezke. Epaileak epaia eman aurretik funtzionario postua lortzen badute, ordea, ez dago zer gerta daitekeen. Zigorraren gogortasunaren arabera, funtzionario izaera gal dezakete edo epe baterako zigortuak izan soilik.












