Helduentzako euskal dantzen ikastaroa Azpillaren eskutik
Izena emateko epea irailaren 20ra bitartean egongo da irekita.
Segurako Azpilla dantza taldeko haurren emanaldi bat artxiboko irudian. Tere Madinabeitia Segurako Azpilla dantza elkarteak helduentzako euskal dantzen ikastaroa eskainiko du ikasturte honetan. Hainbat urtetan etenda egon eta gero, irailaren 30ean hasiko dituzte eskolak eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
Ikastaroa aurretik dantza aritu direnentzako edo inoiz dantzarik egin gabeak direnentzako irekita dago. Oihane Montero izango da irakaslea eta asteazkenetan izango dira klaseak —ordutegia oraindik zehazteke dago—. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da hiruhile bakoitzeko eta izena emateko epea irailaren 20ra bitartean egongo da irekita.
Izen ematea
Izen ematea Segurako difusio taldean partekatu duten link naten bidez egin daiteke. Galdetegi bat bete beharko dute interesatuek, antolatzaileek duten dantza maila zenbaterainokoa den jakiteko eta ondoren, taldeak ahalik eta modu orekatuenean antolatu ahal izateko. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 6 pertsonakoa izango da eta gehienez 2 talde osatuko dituzte.
Izena eman duten guztiekin irailaren 21eko astean jarriko dira harremanetan antolatzailek whatsapp bidez. Edozein zalantza argitzeko azpilla.dantza.taldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke.













