Ordizian N-I errepidearen 422 lotunearen Gasteizko noranzkoa itxita egongo da asteartean
Jarduketek N-I-422-2-E eta N-I-422-2-S lotuneei eragingo diete. Lanak 9:00etatik 12:00etara egingo dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N-I errepideko 422+130 eta 422+610 kilometro-puntuen artean pantaila akustikoak instalatzeko proiektua idazteko egin beharreko lanek trafikoan eragina izango dute datorren asteartean, irailaren 8an. Zehazki, Ordiziako N-I-422 lotunean izango dira eraginak, Gasteizerako noranzkoan.
Jarduketek N-I-422-2-E eta N-I-422-2-S lotuneei eragingo diete, eta, ondorioz, Gasteizerako noranzkoan N-I errepidera sartzeko eta bertatik irteteko adarrak itxita egongo dira 09:00etatik 12:00etara.
Hala, hiru orduko tarte horretan, ibilgailuek bestelako ibilbideak erabili beharko dituzte N-I errepidean sartzeko edo bertatik irteteko.













