Uraren, zaborraren eta kiroldegiko zerbitzuen gastuei aurre egiteko laguntzak hilaren 30era arte eskatu daitezke
Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilerari dagokionez, ekainetik irailera bitarteko tarifetarako izango da aplikagarria.
Antzizar Kiroldegiaren kanpoaldea, artxiboko irudian.Iñaki Gurrutxaga 2025eko uraren, zaborraren eta kiroldegiko udako zerbitzuen gastuei aurre egiteko diru laguntzak irailaren 30era arte eskatu ditzakete Beasainen erroldatutako herritarrek, iGunean, telematikoki edo posta arruntaz.
Zenbatekoa elkarbizitza unitatearen diru sarrera garbien eta ondarearen arabera kalkulatuko dute, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) baremoak oinarri hartuta. Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal izango da. Gehienezko laguntza 600 eurokoa izango da.
Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilerari dagokionez, ekainetik irailera bitarteko tarifetarako izango da aplikagarria. Uraren eta zaborraren gastuetan bezala, diru-sarreren baremoaren arabera banatuko dira laguntzak. Muga zorrotzenak betetzen dituzten elkarbizitza-unitateek gastuaren %80 jasoko dute, eta GLLen baremoaren muga zertxobait gainditzen dutenek (1 eta 1,5 artean), berriz, %50eko laguntza eskuratu ahal izango dute.
Eskatzaile guztiek Beasainen erroldatuta egon behar dute diru laguntza eskatzen den zerbitzua erabiltzen hasitako egunean.
Eskaerak egiteko hiru bide daude. Presentzialki, iGune bulegoan, irailaren 11ra arte 08:30etik 14:00etara eta irailaren 14tik 30era 07:30etik 15:00etara. Telematikoki, udalaren webgunearen bidez. Eta posta arruntaz, eskaera postaz bidalita. Deialdiaren datu eta muga nagusiak beasain.eus webgunean daude ikusgai.













