Yoga, Pilates eta Tai-Chi ikasturte berrirako proposamenak
Ezkioko Udalak ireki du dagoeneko ikastaroetan izena emateko epea. Irailean ate irekiak izango dira.
Ezkioko Udalak Yoga, Pilates eta Tai-Chi ikastaroak antolatu ditu beste behin, ikasturte berrirako. Izen ematea dagoeneko irekita dago udaletxean.
Tai-Chi klaseak irailaren 11n hasiko dituzte (18:30-19:30, ostiraletan), Pilates irailaren 16an (18:30-19:30, asteazkenetan) eta Yoga urriaren 6an (18:00-19:30, asteartetan). Irailean ate irekiak izango dira interesa duten guztientzat.
Yoga klaseak hileko 35 euroko kostua izango du eta Pilates eta Tai-Chikoak 25na euro. Ezkioko Udaletik jakitera eman dutenez, hilero kobratuko da kuota baina kontratazioa 6 hilabetekoa izango da eta ez joateak ez du kuota ordaintzetik salbuesten.













