Astelehenean da Santa Ageda bezpera. Kantuan irtengo dira goierritarrak, asko etxerik etxe, antzinako usadioan. Bere arauak eta errituak ditu koplarien jardunak.
Beasaingo, Azpeitiko eta Ezkio-Itsasoko auzoa da Matxinbenta. Santa Ageda bezperako eskean aterako dira aurten ere, urteroko ohiturari eutsiz, auzoan txinpartak ateraz.
Naturaren taupada jasotzen dute egutegiek. Hilabeteen izenek, egunen zerrenda ordenatuak eta astegunen segidek, taupada horren oihartzuna gordetzen dute askotan ahazten bada ere. Negua da, baina natura udaberriko loraldira begira ari da, ezkutuan kimatzen.
Astelehen honetan, Santa Ageda bezpera dela eta, herririk gehienetan aterako dira taldeak, santa eskean. Horretarako eztarriak berotzen ari dira asko dagoeneko. Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak ere, egun horretarako koplak prestatzen ari dira.
Herriko gertakari nagusiei errepasoa egiteaz gain, aurten bertara bizitzera etorri diren itsasoar berriei harrera egin diete.