
Urteroko ohiturari jarraituz, Santa Agedari gorazarre egin zioten Ormaiztegin ere, pasa den larunbatean. Bateko eta besteko herritar taldetxoa bildu zen hitzordua egindako leku eta ordura, 18:00etan Ormaiztegiko udaletxe azpian. Lehendabizi entsegua egin eta gero, herriko kaleak koplez alaitu zituzten baserritar jantzia soinean.