http://youtu.be/tx_CoVPQvb0 Euskal automobilismoaren barruan klasiko den bikote batek irabazi zuen, atzo, XVI. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta. Aingeru eta Angel Castro aita-semeek (BMW M3), inoizko denbora tarte txikienarekin, baina podiumeko goren maila lortu zuten. Motxorro-Zuazola bide-zatiko (6,65 km) hiru erlojupekoak 13:30,7 minutuan osatu zituzten.