Iaz bete ziren 30 urte euskal automobilismoak zirkuituetan urrezko aroa hasi zuenetik. Pablo Irizar Zubizarreta gabiriarra izan zen bide irekitzaileetako bat. 1988tik 1996ra ibili zen, marken txapelketak irabazi zituen, eta Citroenen pilotu ofiziala izan zen.