Azoka-lehiaketa: 31. Ardiki Eguna Zaldibian
Urriaren 26an, 10:30ean hasita, 31. Ardiki Eguna ospatuko dute Zaldibian.
EGITARAUA
- 10:30. Diana. Herriko Txistulari Taldea eta trikitilariek girotuta.
- Goiz guztian. Artisautza erakusketa, artisau produktuen azoka eta ganadu erakusketa.
- 11:00. Zaldibiako 31. Mondeju eta 28. Aralarko Gaztaren Lehiaketak.
- Aitor Sarriegi eta Aitor Mendi Lizaso bertso kantari direla, Zaldibiako mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan, eta bertan egingo den bazkarirako txartelak salgai izango dira 25 eurotan.
- 13:15. Sari banaketa.
- 14:30. Bazkaria herriko plazan. Mondejua, ardiki errea piperrekin eta Aralarko gazta, kafea eta patarra.
- Bazkalondoan. Erromeria Niko eta Beñatekin.















