Urriaren 30ean aurkeztuko du garapen agentziak langabezian dauden pertsona kualifikatuen laneratzea bultzatzeko ibilbidea.
Carlos Mediavilla urretxuarrak, Izaskun Artola lazkaotarrak eta Danel Etxeberria itsasondoarrak jaso dituzte hiru sariak, Lazkaoko Biziolan egin den sari banaketa ekitaldian.
Milaka eta milaka izan dira probaren hamalau edizioetan GOIERRIKO HITZAk atera, gorde eta zabaldu dituen argazkiak. Albiste barruan ikus dezakezue horien aukeraketa bat.
Beasainen eta Legazpin elkarretaratzeak egin dituzte Ikasle Abertzaleek deituta. Ikasleek irakurri duten adierazpenean salatu dute "ikasleok ez dugu genozidioa onartzen!".
Goierriko euskarazko tokiko prentsa eta Ehumilak ultra-trailaren antolakuntza batzordea 2009az geroztik aritu dira elkarlanean.
Adierazi du "sekulako plazera" izan dela antolakuntza taldearekin elkarlanean aritzea, eta Goierri horiekin "zorretan" dagoela nabarmendu du.
Proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat izan den Mikel Valdivielsok (Beasain, 1977) azaldu ditu erabakiaren arrazoiak, azken urteetako egoera, etorkizunari begirako aukerak eta sentipen pertsonalak.
Erabaki «zaila eta hausnartua» izan dela diote orain minutu gutxi zabaldu duten oharrean. Proiektuarekin jarraitu nahi dutenek ateak irekita dituztela nabarmendu dute.
Naiara Irigoien burlatarrak egin du bigarren. Aritz Egea urretxuarra hamabigarren postuan helmugaratu da, eta Aitor Zunzunegi legorretarra hamazazpigarren postuan.
ELA sindikatuak salatu du Gipuzkoako Erresidentzietako langile publikoen eta azpikontratatuen artean 10.000 euro baino gehiagoko soldata arrakala dagoela. Bihar amaituko dituzte iraileko mobilizazioak.
12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi saio dira. Itsasondoko gazteez gain, Goierrikoei ere parte hartzeko dei egin diete.
Zaldibiako festak, Aho Lehor musika jaialdia Lazkaon eta ZZ-Rock Zumarragan, Gipuzkoan Gazte Tour Beasainen, Olaia Inziarte Altzagan eta Beasainen, Elkartasun asteburua Legorretan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Urretxu-Zumarragan izango dira, 19:00etan.
Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Izaskun Artola lazkaotarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Danel Etxeberria itsasondoarrarentzat izan da. Sari banaketa bihar, hilak 2, izango da Lazkaoko Biziolan, 19:00etan.
San Migel festak Altzagan eta Gaintzan, sanmigeletako ospakizunak Lazkaon eta Ormaiztegin, Porru kaleko festak Beasainen, 'Maspalomas' filma Lazkaoko Arerian, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Sasieta Mankomunitateak antolatu ditu, datorren asterako. Ordubete inguruko saioak izango dira.
Joan den ostiralean bukatu zen GOIERRIKO HITZAren XX. Udako Argazki Lehiaketaren publikoaren boto bidez erabaki ohi den saria ebazteko epea. Ikusi emaitzak!
EAJk, irailaren 28an, Forondako zelaietan Alderdi Eguna ospatuko du, 'Batzen gaituen hariak' lelopean. Goierritik autobusak antolatu dituzte.
Goierriko torturatuen artean karpetak banatu eta jasoko ditu Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Irailaren 26an zabalik izango da informazio gunea Beasaingo udaletxean.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak, PSE-EEk eta EAJk osatzen dutenak, inolako oinarri zehatz, arau, datu ekonomiko eta gizarte oinarririk gabe erabaki du herritarren parte-hartzeari (145.142 sinadura), betoa jartzea".