Korrika batzordeen otsaileko bileren egunak zehaztu ditu AEKk
Urtarrileko lehen bilera errondaren ondoren, Goierriko hamalau herritan otsailean egingo diren bilera egunak iragarri ditu.
Ataungo Jentilbaratza elkartekoak Lazkaon lekukoa eramaten, 23. Korrikan.Korrika Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak 24. Korrika antolatzeko herrietan sortutako dauden batzordeekin bigarren bilera erronda bat egingo du otsailean zehar. Hamalau herritan sortu dira Korrika batzordeak, eta gaurtik otsailaren 19ra egingo dituzten bileren egutegia jakinarazi du.
BILERA EGUNAK ETA HERRIAK
- Lazkao. Otsailak 2, astelehena, 18:30ean, Kultur-etxeko erakusketa aretoan.
- Ataun. Otsailak 3, asteartea,19:30ean, udaletxean.
- Legorreta. Otsailak 4, asteazkena, 17:45ean, udaletxean.
- Olaberria. Otsailak 5, osteguna, 17:45ean, udaletxean
- Zegama. Otsailak 9, astelehena, 17:30ean, Gaztelekuan.
- Idiazabal. Otsailak 10, asteartea, 18:30ean, udaletxeko areto plazan.
- Ezkio. Otsailak 11, asteazkena, 17:30ean, udaletxean.
- Itsasondo-Arama-Altzaga. Otsailak 11,asteazkena, 19:00etan, Aramako udaletxean.
- Segura-Zerain-Mutiloa. Otsailak 12, osteguna, 18:30ean, Zeraingo udaletxean.
- Beasain. Otsailak 16, astelehena, 18:00etan, AEK euskaltegian.
- Itsaso. Otsailak 17, asteartea, 18:00etan, udaletxean.
- Ormaiztegi-Gabiria. Otsailak 17, asteartea, 19:00etan, Gabiriako kultur etxean.
- Zaldibia-Gaintza. Otsailak 18,asteazkena, 18:00etan, Zaldibiako udaletxean.
- Ordizia. Otsailak 19, osteguna, 18:00etan, Barrena kultur etxean.












