Pello Aizpuru eta Ibai Ezamak irabazi dute Matxinbentako mus txapelketa
Bigarren izan dira Gorka Holgado eta Ignacio Torres. Ostiralean jokatu zen, Matxinbentako Santa Ageda festei hasiera emateko.
Pello Aizpuru eta Ibai Ezama irabazleak, jai batzordeko ordezkariekin.Matxinbentako Festa Batzordea Matxinbentako Santa Ageda festen barruan Matxinbentako mus txapelketa jokatu da aurten ere. Ostiralean izan zen, jaiei hasiera emateko. Irabazleak Pello Aizpuru eta Ibai Ezama izan dira, eta bigarren sailkatuak Gorka Holgado eta Ignacio Torres. 29 bikotek parte hartu dute.
Lehenengoek txapela eta izen-ematearen %40 jaso dute, eta bigarrengoek izen-ematearen %30. Hirugarren sailkatuek, berriz, bi afari irabazi dituzte Beheko tabernan, eta laugarrenek arkumea eta bi ardo botila.














