Longarte eta Lorence nagusitu dira Itsasondoko kanporaketan
Igandean jokatu zuten herriko kanporaketa. Hemeretzi bikotek parte hartu zuten, eta aurreneko hiru sailkatuak egin dute txapelketan aurrera.
Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren herrikako kanporaketak hasi dira jokatzen. Igandean jokatu zuten Itsasondoko kanporaketa, Arbel aitz elkartean. Hemeretzi bikotek parte hartu zuten, eta muslari guztiek jaso zuten oparia.
Jackes Longarte eta Ekaitz Lorence legorretarrak atera dira txapeldun Itsasondon. Aitor eta Iker Lasa sailkatu ziren bigarren, eta Lander Zunzunegi eta Lander Olasagasti, berriz, hirugarren. Hiru bikote hauek izan dira sailkatuak, eta denek egingo dute txapelketan aurrera.













