ORDIZIAN BLUE FRIDAY: 300€KO BALEAREN ZOZKETA
Beste urte batez ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, “ORDIZIAN BLUE FRIDAY” kanpaina ospatuko du, azaroaren 20tik 27ra ospatuko da eta 300€ko balioa duen erosketa balea zozketatuko du. “DENAK BELTZA IKUSTEN DUTENEAN, GUK URDINA IKUSTEN DUGU” mezu baikor honekin, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dira. ORDIZIAN elkarteak 300€ko balioa duen erosketa balea zozketatuko du beraien erosketak kanpaina honetan parte hartzen duten saltokietan azaroaren 20tik 27ra arte erosketak egin edo kontsumitzen duten bezeroen artean. Bezeroek, beraien datuekin osatu eta ondoren Ordizian Bulegoan kokatutako postontzian bota beharko duten txartela jasoko dute. Zozketa azaroaren 30ean 13:00etan egingo da eta pertsona irabazleak erosketa balea jaso eta abenduaren 31a baino lehen trukatu beharko du kanpainan parte hartzen duten saltokietan. ORDIZIAN elkartearen helburua, gertutasunean, produktuen kalitate-prezio onean eta atentzio pertsonalizatuan bertako komertzioetan erosketak egiteko nahiko arrazoi aurkitzen dituzten bezeroei kanpaina desberdinak antolatuz, zozketak eginez eta dinamizazio ekintzak kaleratuz saritzea da.
Beste urte batez ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, “ORDIZIAN BLUE FRIDAY” kanpaina ospatuko du, azaroaren 20tik 27ra ospatuko da eta 300€ko balioa duen erosketa balea zozketatuko du.
“DENAK BELTZA IKUSTEN DUTENEAN, GUK URDINA IKUSTEN DUGU” mezu baikor honekin, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dira.
ORDIZIAN elkarteak 300€ko balioa duen erosketa balea zozketatuko du beraien erosketak kanpaina honetan parte hartzen duten saltokietan azaroaren 20tik 27ra arte erosketak egin edo kontsumitzen duten bezeroen artean. Bezeroek, beraien datuekin osatu eta ondoren Ordizian Bulegoan kokatutako postontzian bota beharko duten txartela jasoko dute. Zozketa azaroaren 30ean 13:00etan egingo da eta pertsona irabazleak erosketa balea jaso eta abenduaren 31a baino lehen trukatu beharko du kanpainan parte hartzen duten saltokietan.
ORDIZIAN elkartearen helburua, gertutasunean, produktuen kalitate-prezio onean eta atentzio pertsonalizatuan bertako komertzioetan erosketak egiteko nahiko arrazoi aurkitzen dituzten bezeroei kanpaina desberdinak antolatuz, zozketak eginez eta dinamizazio ekintzak kaleratuz saritzea da.