‘E’ planeko lanak bisitatu dituzte udaleko eta Espainiar Gobernuko ordezkariek
Espainiako Gobernuak abian jarritako ‘E planari’ esker, hainbat azpiegitura lan egin dituzte azken urte honetan Beasainen. Guztira, 1,4 milioi euroko laguntza jaso du Beasainek plan horretatik. 2009an, herriko kale nagusia peatonalizazatzeko lanak egin zituzten. 2010ean berriz, udal zerbitzuetarako bulegoak berritu (944 mila euro) eta Euskaltegiaren eta EPAren ikasgela berriak (516 mila euro) egin dituzte. ‘E planeko’ laguntzekin egin diren inbertsioak bertatik bertara ezagutzeko, Pedro Luis Rios Oiarbide, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Beasainen izan da gaur. Alkatearen eta zinegotzien eskutik, azken bi urteotan egindako azpiegitura lanak ezagutu ahal izan ditu. Bisitaren ondoren, “gustora” agertu da Rios, emandako dirua “ondo inbertitu” delako. Bere hitzetan, “hainbeste milioi aipatzen direnean, asko ematen du, baina ondo erabiltzen badira, gauza ederra da”. Erakunde ezberdinen arteko “elkarlana” ere azpimarratu du delegatu ordeak, “kasu honetan Espainiako Gobernuak jarri du dira, baina proiektua burutuko duen erakunde bat behar da, eta udalak egin du lan hori”. Eta elkarlan hori, “herritarren onerako” da, horregatik, “bide honetatik” jarraitzeko asmoa agertu du. Laguntza gehiago izango den galdetuta, “garai zailak” direla eta ikusi egin beharko dela azaldu du Riosek.