Ur Apalategi idazlea Urretxuko eta Zumarragako irakurle taldearen bilkuran izango da asteartean
Astearte arratsaldean Ur Apalategi idazlea Urretxuko eta Zumarragako irakurle taldearekin egongo da. Taldeak ikasturteko bosgarren bilkura burutuko du eta bertan Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute. Bilkura 19:00etan hasiko dute Urretxuko liburutegian.
Ur Apalategi idazlea euskal literaturako irakasle gisa aritzen da Paueko unibertsitatean. Liburuak idazteaz gain, hainbat egunkaritan kolaborazioak ere egin ditu, hala nola, Garan eta Euskaldunon Egunkarian. Gaurko tertulia interesa duen edonori irekita dago.