Ekintzaileei zuzendutako jardunaldia egingo dute bihar Urretxun

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak ekintzaileentzako jardunaldiak antolatu ditu. Urola Garaiko Lanbide Eskolako bigarren zikloko ikasleei zuzenduta daude, eta 50 pertsonek hartuko dute parte. Bihar egingo dute ekintzailetasun saioa, 9:00etatik 11:00etara. Mugitegiko enpresen inkubategian elkartuko dira. Bertan, UGLEko orientabide prozesuaren barruko ekintzailetasunaz, honek eskualderako dituen onurez, Urola Garaiko lan egoeraz eta enpresa sareaz hitz egingo dute, besteak beste.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa