Datorren asteburuan egingo dira aurtengo txapelketako azkeneko kanporaketak, finala martxoaren 23an egingo da Gaztelekun.
Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria hil zela 19 urte beteko dira hil honetan. Urteroko legez, eta bertsolaria oroitzeko, ekitaldi bat antolatu dute Goierriko Euskal Eskola elkarteak, Lazkao Txiki Taldeak eta Lartxai elkarteak. Ber...
Ostiralaz geroz, erabilgarri dago Zaldibian sortu duten ‘zaldibia.org‘ webgunea. Herriko elkarte, talde eta eragileen informazioa jasoko du bakoitzak aparte landutako blogen bateratzaileak. Momentuz herriko hamar taldek hornituko dute herriko bizitzaren ispilu eta jakinarazle bihurtu nahi duen atariak, baina udala —ekimenaren sustatzailea— erakunde nahiz talde gehiagorekin harremanetan da, webera gehi daitezen. Blog ugariren bateratzaile da ataria. Talde bakoitzak bere gunea du, ‘zaldibia.org’ euskarrian bertan. Informazioaren kudeaketa eta berrien argitarapena elkarte bakoitzaren esku dago. Ondoren, blog bakoitzetik albistegi nagusira igoko dira argitaratutako ‘post’-ak. Agenda ere badu, egunez egun Zaldibian zer dagoen zehazten duena. Elkarteek zuten “komunikazio beharra” ase nahi izan du udalak egitasmoarekin. Hala, herrian lan egiten duten talde ugariren ekitaldien nahiz ekimenen berri zabaldu ahalko dute webgunearen bitartez, eta, aldi berean, zaldibiarrek pantaila bakarrean jaso ahalko dute bertako bizitzaren taupada. Norbere posta elektronikoan jaso daitekeen buletinera harpidetza egin liteke, azkeneko sarreren ohartarazpena hartzeko. (Informazio gehiago, biharko Goierriko Hitzan, papereko edizioan nahiz goierriekialdea.hitza.eus webguneko ‘Paperekoak’ sailean)
Ordiziako Kuadrilla Arteko 33. Futbol Txapelketaren B multzoko hirugarren jardunaldiak zerbait nabarmena utzi badu, Bekause taldea txapelketa irabazteko hautagaietako bat dela izan da. Yatikeri 0-6 irabazi dio asteburuan, eta multzoko burua da bederatz...
Ibilaldi neurtua 300 bat haurrek eta 100enbat helduk egin dute Idiazabalen. Ekimen hori Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatu dute, eta oso gustura daude jasotako erantzunarekin. Jendea 08:30ak eta 09:00ak...
Bost mende beteko dira hilaren 18an Ordizia erre, eta Juana Eroak astero azoka egiteko baimena eman zionetik. San Bartolome baselizaren inguruan egin ziren lehen merkataritza trukeak Ordizian, XI-XXI. mendeetan. Dokumentaziorik ez dagoen arren, hori da historialarien ustea. Garai hartan Nafarroako Erresumaren lurraldea zen Gipuzkoa, eta Ordizia bi lurraldeen arteko mugan zegoen, kokaleku estrategikoa zen. Donostia 1180. urtean sortu zuten nafarrek, baina 1200 urtean Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuen, eta hortik aurrera bestelako bilakaera ezagutu zuen Ordiziak. Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Gipuzkoa estrategikotzat jotzen zuen, bi arrazoiengatik batez ere: batetik, Gipuzkoa Frantziako mugan zegoelako, eta Gaztela eta Akitaniaren arteko bidea indartzeko interes handia zutelako –Leonor Akitaniakoarekin ezkonduta zegoen–, eta bestetik, Nafarroarekiko muga indartzeko. Nafarroa ahul zegoen orduan, eta hiribilduak sortzeari ekin zion Gaztelak, Agurain, Segura, Ordizia, Tolosa eta Hernani kasu. Ordiziari 1268. urteko uztailaren 30ean eman zion hiribildu izateko pribilegioa Alfontso X.a Gaztela eta Leongo erregeak Gasteizko Foruaren bitartez, eta Villafranca izena jarri. Hala ere, historialari guztiak ez datoz bat sorrera urte horrekin. Hiribildu izaera horrek beste herrien gaineko eskumenak eman zizkion Ordiziari. Arlo soziopolitikoan, bertako herritarrek pribilegio gehiago zituzten; arlo ekonomikoan, merkataritza harremanak harresiaren barnealdean egiteko ahalmena zuen herriak; eta arlo juridikoan, justizia ezar zezaketen Ordiziako agintariek. Eskumen horiek tarteko, argi [...]
Koke Lasa (Ormaiztegi, 1959) mendizaleak Legazpiko Olazabal institutuan lan egiten du. Sei zortzi milako igo ditu eta uda honetan Karakorumera joatekoa da Alberto Zerainekin eta Patxi Goñirekin. 7.000 metrotik gorako bi mendi igo nahi dituzte: Changto...
Txinatar familia batek denda ireki zuen 2010ean Zumarragan. Huizhong, Xiaojing eta Caisen Xu dute izena. Huizhongek 36 urte ditu, Xiaojing bere emazteak 29 eta Caisen semeak 8, eta Shangaitik gertu dagoen Qing Tian hirikoak dira. Xiaojing izan zen Euskal Herrira etortzen lehena, 2006an. Legazpin bizi den bere ahizparengana. 2008an senarra eta semea heldu ziren eta Madrilen bizi izan ziren. 2010ean Zumarragan denda ireki zuten arte. «Senarrak telefonia konpainia batean lan egiten zuen eta ni langabezian nengoen. Gainera, txinatar emakumezkoontzat errazagoa da hemen lana aurkitzea gizonezkoentzat baino. Horregatik etorri nintzen bakarrik. Familia han uztea oso gogorra izan zen, baina bizitzan aurrera egin nahi baduzu…». Euren eskualdea Goierriren antzekoa dela diote. «Eguraldia hemengoaren parekoa da eta hura ere menditsua da. Duela 20 bat urtetik hona jende asko etorri da handik Europara, hura hau baino pobreagoa da eta». Etorri zenean, ahizparen dendan lan egin zuen Xiaojingek. 2009an Madrilera joan ziren lan egitera. 2010ean itzuli ziren Euskal Herrira. «Krisiak gogor jo du Madrilen eta ahizpak Zumarragan denda irekitzea aholkatu zigun. Oso gustura gaude. Hemengo jendea oso jatorra da, eta eguraldia Madrilgoa baino atseginagoa da. Gainera, Zumarraga herri lasaia da». Semea Gainzuri ikastetxeko ikaslea da eta, dagoeneko, euskaraz eta gazteleraz hitz egiten du. Zoritxarrez, bere [...]
Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleen argazkia da, 1992. urtekoa. Bertan ageri diren ikasleak, 1984. urtean jaiotakoak dira. Goian, zutik, ezkerretik eskuinera: Julen Mujika, Ion Ganzarain, Arette Azanza, Haizea Fernandino, Goikana Arratibel, Nai...
Nerea Mendizabal psikopedagogoak Ez dut zigortu nahi izenburudun hitzaldia egingo du, ostegunean, martxoak 15, Lazkaon. San Benito ikastolaren Guraso Eskolak antolatu du. 17:00etan hasiko da, San Prudentzio eraikinean. Haurrak hezteko zigorra, xantaia ...
San Prudentzio jaietan helduen danborrada irtengo da aurten ere, Lazkaon. Prestaketa entseguak atzo hasi zituzten, eta festak iritsi bitartean astean bi aldiz jardungo dira piezak ikasten. Astelehenetan eta ostegunetan 19:30etik 20:30era dira saioak, i...
Larunbat gauean hainbat kalte eragin zituzten Lazkaon, kanpoko igerilekuetako aldageletan. Atea indarrez behartuta sartu ziren, antza denez, aldagelen eraikinera. Komunak eta konketak erauzi, kanpora atera, eta puskatu egin dituzte. Hoditeria eta kanil...
Manex Aranburu (Ordizia, 1972) Goimen elkarteko teknikaria da eta ederki ezagutzen du Ordiziako azoka. Eskualdeko landa eremuaren alde lan egiten du Goimenek, eta azokaren batzordeko kidea da. Zein izan da Ordiziako azokaren ekarpena historian zehar? Jendeak uste baino garrantzia handiagoa izan du azokak gure historian. Gure industria maila lortzeko eta ekonomiaren egituraketarako funtsezkoa izan da. Izan ere, langile kopuru altu bat hornitzeko aukera eskaini du eta, horrek, azpiegitura industrialak ahalbidetu ditu. Ordiziako azoka jabe askoko azalera handiko saltokia izan da. Zergatik Ordizian? Salmenta puntuak herri ezberdinetan egongo ziren, hiribilduetan batez ere. Baserriko jendea puntu horietara jaisten zen bertako zerbitzuak erabiltzera eta, aldi berean, hiribilduetako beharrak asetzera. Trena heldu zenean, azoka asko indartu zen. Segura ere hiribildua zen, baina ez zuen trenbiderik. Tolosa ere beste azoka eremu garrantzitsu bat izan da, trenari esker. Noiz hasi zen gainbehera? Azokak industria indartzea ahalbidetu du, baina industriak lan baldintza erakargarriak eskaintzen ditu. Gainera, baserritarrak aproposak dira lan horietarako: sufrituak dira, erremintak zaintzen dakite… Hori dela eta, jende asko baserriko lana utzi eta lantegira joan zen. Gainera, enpresek ekonomatoak ireki zituzten, azalera handiko saltokiak ziren, eta kanpokoa bertakoa baino hobea dela sinistu dugu… Bertakoa ez dugu babestu eta, poliki-poliki, azoka eta elikadura subiranotasuna ahuldu ditugu. [...]
Bertsolaritza berebiziko oparoaldia bizitzen ari dela gauza jakina da. Azken hamarkadetan erabat modernizatu da eta gaur egungo gizartean ere bere lekua egin du. Oinarrian muina mantendu badu ere, forma eta eredu ezberdinetara moldatu da, eta bide berriak irekitzea ere lortu du. Ez da gauza erraza guztiak gustura uztea, baina badirudi bertsolaritza jorratzeko modu berri horiek oraingo eta lehengo zaletuengan errotu direla. Eta oraindik bide berriak bilatzeko ahaleginean jarraitzen dute. Beasainen, adibidez, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zaharkitua gelditu zela eta zerbait berria eskaintzeko ahalegina egin du Arrano Kultur Elkarteak. Iaz ez zen lehiaketarik izan. Aitor Sarriegi bertsolariaren eta elkarteko kidearen arabera, lehiaketa hartara aurkezten ziren lanei beste irteera bat ematea zen asmoa eta, «aurten, guztiz ezberdina eta berritzailea den txapelketa batekin» datoz: bertsomovieda. Horixe da azken batean Bertsomovieda: bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa. Lehenengo urtea izanik, «ez dugu irizpide zehatzik jarri nahi izan», azaldu du Sarriegik, «ez baitakigu zer lan aurkeztuko diren eta hori jakin gabe mugak jartzea oso zaila da». Lehiaketara aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintza bakarra «oinarrian gutxienez bertso bat izatea izango da». Bertsoa ez da zertan lehiaketarako propio egindakoa izan behar. «Lanak banaka edo taldeka egin daitezke, nahi den formatoa erabilita, nahi den neurrian eta nahi den [...]
Sekundino Esnaola Zumarragan jaio zen 1878ko maiatzaren 21ean. Musikarako zaletasuna txiki-txikitatik izan zuen, eta Donostiako Orfeoiko zuzendaria izan zen 1902tik 1929ra bitartean. Sari ugari irabazi zituen. Sekundino Esnaola izena ezaguna da Zumarragan, herriko musika eskolak eta kale batek izen hori baitute. Donostian ere bada izen bereko kale bat. Baina nor zen Sekundino Esnaola? Zumarragan, 1878ko maiatzaren 21ean jaio zen Sekundino Esnaola Berrondo. Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Juan Lino Leturia organistarekin izan zuen lehengo harremana musikarekin. Berehala nabarmendu zen kantuan. 7 urterako, soprano bezala kantatzen zuen elizako abesbatzan. 14 urte zituela, Bergarako seminariora joan zen ikastera, eta handik Salamancako apaiztegira. Musikarako, apaizetarako baino bokazio handiagoa zuen, eta 1900ean, apaiz ikasketak utzi eta Donostiara joan zen. San Bizente parrokiako abesbatzan zuzendari plaza lortu zuen. Solfeoa eta kantua irakatsi zituen. 1902an, Norberto Luzuriaga, Donostiako Orfeoiko zuzendaria zen hil zenean, Esnaolak hartu zuen Orfeoiaren zuzendaritza. Esnaolaren garaian, sari asko irabazi zituen Orfeoiak. Besteak beste, Parisko Grand Prix d’Honneur. Donostiako Orfeoiaren etorkizunerako garrantzia handiko erabakia hartu zuen Esnaola maisuak 1909an: emakumezkoak sartzea. Hainbat kexa jaso zituen erabakiak, baina aldaketa hari esker, errepertorioa handitzea eta esparru sinfoniko-koralean sartzea lortu zen. Donostiako Kasinoan abestea oso gustukua zuen Esnaolak. Euskal kantu tradizionaletan oinarrituta landu zuen bere obra: [...]
Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi du Oñatiko XXI. Duatloia, 2:12:26ko denbora eginda. Euskal Herriko zirkuiturako Euskadin jokatzen den bosgarren proba puntuagarria izan da Oñatikoa, eta Gipuzkoako Duatloi Motzeko Txapelketa ere bai. Hirugarren T...
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeak Ceniceroko (Errioxa) La Alcoholera taldeari irabazi hasi du A-2 mailako ibilbidea (65-44). Partida oso txarra izan zen, eta entrenatzaileak ostiralean jokalariei esandakoa gertatu zen: entrenamendu txar baten ondoren, partida txar bat jokatzen da. Ordiziako jokalariek ez zuten inongo momentu jarrera egokia erakutsi kantxan, eta horren adibide dira bai defentsan eta bai erasoan egindako akats guztiak, eta baita huts egindako 15 jaurtiketa libreak. Atsedenaldira markagailu eskas batekin iritsi ziren, 25na, eta Ordiziak bigarrenean markagailua txukundu eta partida irabazi zuen aurkarien ahulezietaz baliatuz.
Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Ampo Ordiziak borroka latz eginda hartu zuen mendean atzo Cajasol Ciencias Sevilla Altamiran (36-15). Espainiarrek talde sendoa dutela eta edonori irabazteko gai direla erakutsi zuten, eta atsedenaldira aurretik joan baziren ere, bigarrenean goierritarrak askosaz ere hobeto aritu ziren, eta lehia irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria ere lortu zuten bost entsegu sartu zituztelako. Ampo Ordizia bigarrena da orain sailkapenean Santboianarekin 55 puntura berdinduta –kataluniarrak partida bat gutxiagorekin daude–, eta VRAC Quesos Entrepinares jarri da lidera, La Vila iazko txapeldunari erraz irabazi baitio asteburuan. Valladolideko taldeak 57 puntu ditu. Ordizia Rugbyren webgunean ikus daiteke sailkapen osoa. Datozen bi asteburuetan ez da Espainiako Ohorezko Mailako partidarik jokatuko, eta apirilaren 1ean jokatuko du Ampo Ordiziak hurrengo partida Alacanten La Vila taldearen aurka.