Lazkaoko kanpoko igerilekuetan txikizioak egin dituzte
Larunbat gauean hainbat kalte eragin zituzten Lazkaon, kanpoko igerilekuetako aldageletan. Atea indarrez behartuta sartu ziren, antza denez, aldagelen eraikinera. Komunak eta konketak erauzi, kanpora atera, eta puskatu egin dituzte. Hoditeria eta kanil...
Larunbat gauean hainbat kalte eragin zituzten Lazkaon, kanpoko igerilekuetako aldageletan. Atea indarrez behartuta sartu ziren, antza denez, aldagelen eraikinera. Komunak eta konketak erauzi, kanpora atera, eta puskatu egin dituzte. Hoditeria eta kanileria ere kaltetuta geratu dira. Kanpoko igerilekuak itxita egoten dira publikoarentzat urtean zehar, udako denboraldian izan ezik. Hesiz inguratuta dago eremua.