Ibilaldi neurtuan 400 bat lagunek parte hartu dute Idiazabalen
Ibilaldi neurtua 300 bat haurrek eta 100enbat helduk egin dute Idiazabalen. Ekimen hori Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatu dute, eta oso gustura daude jasotako erantzunarekin. Jendea 08:30ak eta 09:00ak...
Ibilaldi neurtua 300 bat haurrek eta 100enbat helduk egin dute Idiazabalen. Ekimen hori Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatu dute, eta oso gustura daude jasotako erantzunarekin.
Jendea 08:30ak eta 09:00ak bitartean abiatu zen Idiazabalgo plazatik mendirantz. Bi ibilbide zeuden prestatuta, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, gehienek luzeena aukeratu zuten. Eguraldia lagun, giro ezin hobean joan zen goiz partea. Lontxo Ugartek Jentilzuloko tumuluari buruzko azalpenak eman zituen, eta antolatzaileen arabera jende askok erakutsi zuen interesa. Ikusi Makusi jolasak ere “arrakasta” izan zuen, haurrik gehienek erantzun baitzituzten antolatzaileek prestatutako galderak. Ondoren Ikusi Makusiko parte hartzaileen artean gazta laurdenak zozkatu zituzten.
Behin ibilaldia bukatutakoan salda beroa hartzeko eta gazta pintxoak jateko aukera izan zuten parte hartzaileek.
Azken ibiltariak 13:45ak aldera iritsi ziren Idiazabalgo plazara, eta ondoren antolatzaileek mokadua egin zuten Axari elkartean.