Haurren heziketari buruz hitzaldia, ostegunean, Lazkaon
Nerea Mendizabal psikopedagogoak Ez dut zigortu nahi izenburudun hitzaldia egingo du, ostegunean, martxoak 15, Lazkaon. San Benito ikastolaren Guraso Eskolak antolatu du. 17:00etan hasiko da, San Prudentzio eraikinean. Haurrak hezteko zigorra, xantaia ...
Nerea Mendizabal psikopedagogoak Ez dut zigortu nahi izenburudun hitzaldia egingo du, ostegunean, martxoak 15, Lazkaon. San Benito ikastolaren Guraso Eskolak antolatu du. 17:00etan hasiko da, San Prudentzio eraikinean. Haurrak hezteko zigorra, xantaia eta mehatxua gainditzeko proposamenak aurkeztuko ditu Mendizabalek. Gurasoentzat nahiz irakasleentzat da hitzaldia. “Zigorrak, epe laburrean funtziona badezake ere, luzarora helduen eta haurren arteko harremanean kalte egiten du. Horren aurrean, komunikazio ez-bortitza proposatzen du”, diote antolatzaileek. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.