Zaldibiako herri ataria erabilgarri dute zaldibiarrek eta bertako elkarteek
Ostiralaz geroz, erabilgarri dago Zaldibian sortu duten ‘zaldibia.org‘ webgunea. Herriko elkarte, talde eta eragileen informazioa jasoko du bakoitzak aparte landutako blogen bateratzaileak. Momentuz herriko hamar taldek hornituko dute herriko bizitzaren ispilu eta jakinarazle bihurtu nahi duen atariak, baina udala —ekimenaren sustatzailea— erakunde nahiz talde gehiagorekin harremanetan da, webera gehi daitezen. Blog ugariren bateratzaile da ataria. Talde bakoitzak bere gunea du, ‘zaldibia.org’ euskarrian bertan. Informazioaren kudeaketa eta berrien argitarapena elkarte bakoitzaren esku dago. Ondoren, blog bakoitzetik albistegi nagusira igoko dira argitaratutako ‘post’-ak. Agenda ere badu, egunez egun Zaldibian zer dagoen zehazten duena. Elkarteek zuten “komunikazio beharra” ase nahi izan du udalak egitasmoarekin. Hala, herrian lan egiten duten talde ugariren ekitaldien nahiz ekimenen berri zabaldu ahalko dute webgunearen bitartez, eta, aldi berean, zaldibiarrek pantaila bakarrean jaso ahalko dute bertako bizitzaren taupada. Norbere posta elektronikoan jaso daitekeen buletinera harpidetza egin liteke, azkeneko sarreren ohartarazpena hartzeko. (Informazio gehiago, biharko Goierriko Hitzan, papereko edizioan nahiz goierriekialdea.hitza.eus webguneko ‘Paperekoak’ sailean)
Ostiralaz geroz, erabilgarri dago Zaldibian sortu duten ‘zaldibia.org‘ webgunea. Herriko elkarte, talde eta eragileen informazioa jasoko du bakoitzak aparte landutako blogen bateratzaileak. Momentuz herriko hamar taldek hornituko dute herriko bizitzaren ispilu eta jakinarazle bihurtu nahi duen atariak, baina udala —ekimenaren sustatzailea— erakunde nahiz talde gehiagorekin harremanetan da, webera gehi daitezen.
Blog ugariren bateratzaile da ataria. Talde bakoitzak bere gunea du, ‘zaldibia.org’ euskarrian bertan. Informazioaren kudeaketa eta berrien argitarapena elkarte bakoitzaren esku dago. Ondoren, blog bakoitzetik albistegi nagusira igoko dira argitaratutako ‘post’-ak. Agenda ere badu, egunez egun Zaldibian zer dagoen zehazten duena.
Elkarteek zuten “komunikazio beharra” ase nahi izan du udalak egitasmoarekin. Hala, herrian lan egiten duten talde ugariren ekitaldien nahiz ekimenen berri zabaldu ahalko dute webgunearen bitartez, eta, aldi berean, zaldibiarrek pantaila bakarrean jaso ahalko dute bertako bizitzaren taupada. Norbere posta elektronikoan jaso daitekeen buletinera harpidetza egin liteke, azkeneko sarreren ohartarazpena hartzeko.
(Informazio gehiago, biharko Goierriko Hitzan, papereko edizioan nahiz goierriekialdea.hitza.eus webguneko ‘Paperekoak’ sailean)