Lazkao Txikiren omeneko bertso-afarirako izena eman behar da
Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria hil zela 19 urte beteko dira hil honetan. Urteroko legez, eta bertsolaria oroitzeko, ekitaldi bat antolatu dute Goierriko Euskal Eskola elkarteak, Lazkao Txiki Taldeak eta Lartxai elkarteak. Ber...
Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria hil zela 19 urte beteko dira hil honetan. Urteroko legez, eta bertsolaria oroitzeko, ekitaldi bat antolatu dute Goierriko Euskal Eskola elkarteak, Lazkao Txiki Taldeak eta Lartxai elkarteak. Bertso-afaria iragarri dute, martxoaren 23rako, ostirala, 20:30ean hasita. Lazkaomendiko Lartxai soziedadean da, eta izena aurrez eman behar da, hilaren 19rako: Gerriko liburu-dendan (943 88 65 00) edo Lartxai elkartean bertan apuntatu behar da. 22 euro ordaindu behar da (menua: txorizoa, txerri saihetsa, bakailaoa eta mamia). Bertsotan Agin Rezola eta Jexuxmari Irazu jardungo dira.