Ampo Ordiziaren beste garaipen bat (36-15)
Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Ampo Ordiziak borroka latz eginda hartu zuen mendean atzo Cajasol Ciencias Sevilla Altamiran (36-15). Espainiarrek talde sendoa dutela eta edonori irabazteko gai direla erakutsi zuten, eta atsedenaldira aurretik joan baziren ere, bigarrenean goierritarrak askosaz ere hobeto aritu ziren, eta lehia irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria ere lortu zuten bost entsegu sartu zituztelako. Ampo Ordizia bigarrena da orain sailkapenean Santboianarekin 55 puntura berdinduta –kataluniarrak partida bat gutxiagorekin daude–, eta VRAC Quesos Entrepinares jarri da lidera, La Vila iazko txapeldunari erraz irabazi baitio asteburuan. Valladolideko taldeak 57 puntu ditu. Ordizia Rugbyren webgunean ikus daiteke sailkapen osoa. Datozen bi asteburuetan ez da Espainiako Ohorezko Mailako partidarik jokatuko, eta apirilaren 1ean jokatuko du Ampo Ordiziak hurrengo partida Alacanten La Vila taldearen aurka.
Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Ampo Ordiziak borroka latz eginda hartu zuen mendean atzo Cajasol Ciencias Sevilla Altamiran (36-15). Espainiarrek talde sendoa dutela eta edonori irabazteko gai direla erakutsi zuten, eta atsedenaldira aurretik joan baziren ere, bigarrenean goierritarrak askosaz ere hobeto aritu ziren, eta lehia irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria ere lortu zuten bost entsegu sartu zituztelako.
Ampo Ordizia bigarrena da orain sailkapenean Santboianarekin 55 puntura berdinduta –kataluniarrak partida bat gutxiagorekin daude–, eta VRAC Quesos Entrepinares jarri da lidera, La Vila iazko txapeldunari erraz irabazi baitio asteburuan. Valladolideko taldeak 57 puntu ditu. Ordizia Rugbyren webgunean ikus daiteke sailkapen osoa.
Datozen bi asteburuetan ez da Espainiako Ohorezko Mailako partidarik jokatuko, eta apirilaren 1ean jokatuko du Ampo Ordiziak hurrengo partida Alacanten La Vila taldearen aurka.