Festak, ‘punttu- punttuan’
Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da. Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute. Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz. Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen [...]
Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute.
Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz.
Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen urteroko ikuskizunera gerturatzen. Estimu handiko ekitaldia da beasaindarrentzat, jaien hasiera eta herriaren nortasuna irudikatzen baititu; askorentzat, ezinbesteko ekitaldia bihurtu da.
• Ikusi Beasaingo festetako egitarau osoa