Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Danele Sarriugarte elgoibartarrak jaso du aurtengo Igartza literatur beka

Goierri
Orokorra

Danele Sarriugarte elgoibartarraren Mamuak eleberri proiektuak jaso du aurtengo Igartza literatur beka. 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta urtebeteko epea izango du liburua bukatzeko. Sarriugartek «ilusioz» hartu du saria, bere aurreneko lana argitaratzeko «bultzada handia» izango baita. Aurreneko eguneko «saltsa» pasa eta lanean hasteko gogoz dagoela azaldu du. Idazle gazteen sorkuntzan lagundu eta haien lehen lanak argitaratzeko asmoarekin sortu zuten Igartza beka, Beasaingo Udalaren, Elkar argitaletxearen eta CAF enpresaren artean. 1993.an egin zuten aurreneko aldiz, baina sariketa moduan. 1998. urteaz geroztik, sortzaileek proiektu bat aurkeztu eta hura saritzen dute, urtebeteko epean, eleberria garatu dezaten. Urte hauetan guztietan, hamasei liburu argitaratu dituzte, eta beste bi bidean dira; bata iaz saritu zuten Goiatz Labandibarrena, eta bestea, aurten beka jaso duen Danele Sarriugarterena. Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria idazleek osatutako epaimahaiak aukeratu du haren lana. Sarriugarte 1989. urtean jaio zen Elgoibarren. Itzulpengintzan lizentziatua da, eta lagun batekin batera, elearazi.org webgunearen sortzailea. Letren munduarekin lotura izan badu ere, blogean idatzitakoez haratago, orain arte ez du bere testurik inon argitaratu. Idazten hasteko pauso hori ematerako garaian, sari hau «bultzada handia» izango dela uste du. Izan ere, «horrelako sari batek erosotasun bat ematen du, alde batetik, badakizulako gauzak ondo eginez gero argitaratuko dutela. Eta bultzada hori ematen du, diru sarrera bat [...]

2012/09/14
Goierriko Hitza

Danele Sarriugarte elgoibartarra

Danele Sarriugarte elgoibartarraren Mamuak eleberri proiektuak jaso du aurtengo Igartza literatur beka. 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta urtebeteko epea izango du liburua bukatzeko. Sarriugartek «ilusioz» hartu du saria, bere aurreneko lana argitaratzeko «bultzada handia» izango baita. Aurreneko eguneko «saltsa» pasa eta lanean hasteko gogoz dagoela azaldu du.

Idazle gazteen sorkuntzan lagundu eta haien lehen lanak argitaratzeko asmoarekin sortu zuten Igartza beka, Beasaingo Udalaren, Elkar argitaletxearen eta CAF enpresaren artean. 1993.an egin zuten aurreneko aldiz, baina sariketa moduan. 1998. urteaz geroztik, sortzaileek proiektu bat aurkeztu eta hura saritzen dute, urtebeteko epean, eleberria garatu dezaten. Urte hauetan guztietan, hamasei liburu argitaratu dituzte, eta beste bi bidean dira; bata iaz saritu zuten Goiatz Labandibarrena, eta bestea, aurten beka jaso duen Danele Sarriugarterena. Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria idazleek osatutako epaimahaiak aukeratu du haren lana.

Sarriugarte 1989. urtean jaio zen Elgoibarren. Itzulpengintzan lizentziatua da, eta lagun batekin batera, elearazi.org webgunearen sortzailea. Letren munduarekin lotura izan badu ere, blogean idatzitakoez haratago, orain arte ez du bere testurik inon argitaratu. Idazten hasteko pauso hori ematerako garaian, sari hau «bultzada handia» izango dela uste du. Izan ere, «horrelako sari batek erosotasun bat ematen du, alde batetik, badakizulako gauzak ondo eginez gero argitaratuko dutela. Eta bultzada hori ematen du, diru sarrera bat ere badelako. Eta animoa autoestimu aldetik, esaten dizutelako hasi duzun hori saritzeko modukoa dela». Bekari esker, urtea libre hartu eta buru-belarri idazten hasteko asmoa du. Izan ere, bekak ematen dion babesarekin, lana hasi eta bukatu egin nahi du, sariak berak, proiektuari lehentasuna ematea eskatzen diolako. «Hau nire kabuz bukatu behar banu, denbora asko pasa beharko litzateke, eta jende askok horregatik uzten du erdibidean».

Emakume baten istorioa
Sarriugarteren Mamuak proiektuak, bi urteko harreman batetik irten berria den emakume baten istorioa kontatzen du. Egilearen beraren hitzetan, haustura horretatik, «emakumea bere harremana birplanteatzen hasten da, nola iritsi diren iritsi diren momentura; eta aztertzen zergatik ordura arte izan dituen harremanak ez diren ondo atera. Hortik abiatuta, bere izateko modua baldintzatzen duten mamuak aztertzen hasten da, eta hain zuzen ere, mamu horietatik dator proiektuaren izenburua».

Mamu edo obsesio horiei aurre egiteko bakoitzak bere modua duela uste du Sarriugartek, «baina jende askok du bere burua torturatzeko joera, eta hau ere horren adibide garbia da. Gai guztiak jorratzeko modua nahikoa obsesiboa da». Pertsonaiaren izaera eta bere joera obsesiboa erakusteko, aipu edo erreferentzia asko erabiltzen ditu egileak, bai literatur mundutik, bai zinetik eta bai musikatik hartuak.

Labandibarrena, 2013an
Aurtengo Igartza literatur beka nork jaso duen esatearekin batera, iaz saritutako proiektuaren berri ere eman dute bekaren arduradunek. Goiatz Labandibar oiartzuarrak jaso zuen saria, Interrailean oinarritutako istorio batekin. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen hitzetan, «istorioaren bizkarrezurra da Interraila; hau da, Europako hainbat hiritan gertatutako istorioak dira eta trenbideak ematen die nolabaiteko lotura».

Labandibarrek proiektua «ia ia bukatuta» duela azaldu du, eta «datorren urtearen hasieran edo martxoa aldera» argitaratuko dutela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Asteburuak beste 110 kasu utzi ditu Goierrin

2021/04/19
Goierri
2

Goierriko hamaika herri daude eremu gorrian

2021/04/19
Goierri
3

18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Legazpin

2021/04/18
Lazkao,Legazpi,Urretxu
4

28. urtez, Lazkao Txiki gogoan

2021/04/18
Lazkao
5

Sei gizonezko atxilotu dituzte Beasainen, kobrea osteagatik

2021/04/19
Beasain
6

28 zabor poltsa bildu dituzte Legazpiarrek auzolanean

2021/04/18
Legazpi
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.