Baratze bat nahi dizut egin
Baratze bat nahi dizüt egin / Amets sekretuenekilan / Liliak egün jauntzi eijerrenetan / Mila kolorez dantzan bihotzetan. Halaxe dio Pier Paul Bertzaizen abesti ospetsuaren errepikak. Itsasondon ere antzera pentsatu, eta herri inguruko baratzeen lehen lehiaketa egin dute. Sekreturik gabe, baina jantzi ederrena eta bihotzak dantzan ipintzeko modukoa dena saritzeko. Herrigunetik ikusten diren baratzeak hartu dituzte. Inguruan 35 baratze baino gehiago zenbatu dituzte epaimahaikoek, eta kopuru hori «azpimarratzekoa» dela dio udalak. «Txalotzekoa da etxe aldamenean baratze txiki zein handiak mantentzen dituztenak, geroz eta gutxiago direlako naturarekin zuzenean erlazionatzen gaituen lan horrekin jarraitzen dutenak», esan du udalak. Ingurunearekin bat egin, parajea zaindu eta elikagaiak norbere lanarekin ekoizteko ahalegina saritu nahi izan du, hala, Itsasondoko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan du, garapen jasangarria sustatzeko emana. Alde positibo eta negatiboak Nekazaritza ekologikoko adituak ibili ziren herri inguruko baratzeak ikuskatzen, urriaren 22an. Puntu positiboak eta negatiboak eman zizkioten baratze bakoitzari, ikusitakoaren arabera. «Positiboki baloratu zen baliabide naturalak era egokian aprobetxatzea: barazki barietate handia, mintegia edukitzea, landare usaintsuak edukitzea, konposta egitea, ura ondo erabiltzea…». Alderdi ilunak, berriz, baratzean plastikoak, bidoiak eta orokorrean material artifizialak bistan edukitzea izan dira. Baratzearen itxura orokorra ere kontuan hartu dute, «udazkenean gaudela ahaztu gabe». Herrigunetik ikusten diren baratzeak bakarrik [...]
Herrigunetik ikusten diren baratzeak hartu dituzte. Inguruan 35 baratze baino gehiago zenbatu dituzte epaimahaikoek, eta kopuru hori «azpimarratzekoa» dela dio udalak. «Txalotzekoa da etxe aldamenean baratze txiki zein handiak mantentzen dituztenak, geroz eta gutxiago direlako naturarekin zuzenean erlazionatzen gaituen lan horrekin jarraitzen dutenak», esan du udalak.
Ingurunearekin bat egin, parajea zaindu eta elikagaiak norbere lanarekin ekoizteko ahalegina saritu nahi izan du, hala, Itsasondoko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan du, garapen jasangarria sustatzeko emana.
Alde positibo eta negatiboak
Nekazaritza ekologikoko adituak ibili ziren herri inguruko baratzeak ikuskatzen, urriaren 22an. Puntu positiboak eta negatiboak eman zizkioten baratze bakoitzari, ikusitakoaren arabera. «Positiboki baloratu zen baliabide naturalak era egokian aprobetxatzea: barazki barietate handia, mintegia edukitzea, landare usaintsuak edukitzea, konposta egitea, ura ondo erabiltzea…».
Alderdi ilunak, berriz, baratzean plastikoak, bidoiak eta orokorrean material artifizialak bistan edukitzea izan dira. Baratzearen itxura orokorra ere kontuan hartu dute, «udazkenean gaudela ahaztu gabe».
Herrigunetik ikusten diren baratzeak bakarrik sartu dituzte lehiaketako hautagaien artean. «Baratzea bisitatzeko jabetza pribatua inbaditu behar zen kasuetan, horiek ez dira lehiaketaren parte izan».
Balorazioak egin eta gero, bi sari eman dituzte. Abenduaren 12an egin zuten lehiaketako sari emate ekitaldia. Irabazle Ramon Elustondo eta Gregorio Lizarralde izan dira, Ermentari etxeko baratzeagatik. Nautiko edo Kaxintane tabernetan bi pertsonarentzako afaria eta baserriko produktuen saskikada bat jaso dute.
Bigarren saria Jesus Aranak jaso zuen, Iturbe etxean daukan baratzeagatik. Hark ere bi jatetxe horietako batean afaldu ahako du, beste lagun batekin.
Baratzegintza ekologikoan gehiago sakontzeko, bestetik, hurrengo asteburuan ikastaroa egin ahal izan zen Itsasondon.