Zazpigarren garaipena lortu du Rodriguezek Eire xake txapelketan
Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrarentzat izan da, beste behin, Eire-Bankoa xake txapelketako sari nagusia. Hamalaugarren edizioa izan da aurtengoa, eta azken garaipen honekin zazpigarren txapela lortu du Rodriguezek. Anibal Fernandez azkoitiarra izan du aurkari final handian, orain lau urtekoan bezalatsu. Orduko hartan, Fernandezentzat izan zen garaipena berdinketaren ostean, baina aurtengoan goierritarra gehiago izan da.