Manifestazioa bertan behera, jaialdia aurrera
Ordiziako Ernai gazte erakundearen aurkezpena egiten ari dira. Hasieran deitutako manifestazioa bertan behera geratu da, Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazteri seina urteko espetxe zigorra berretsi izana salatzeko Donostian, gaur arratsaldean, egindako manifestazioarekin bat egiteko. Antolatzaileak pozik agertu dira bertso afariak izandako “arrakastarekin”, ehun txartel inguru saldu dituzte, “ahoz ahoko lanketa egin dugu, eta eragina izan duela ematen du, ez genuen hainbeste gaztek izena emango zuela espero”. Ezin izan dute zehaztu zeintzuk izango diren bertso afarian izango diren bertsolariak.
Gauerdian hasiko dira kontzertuak, eta taldeak honakoak izango dira: Ez! (Oñati), Guri Bost (Gabiri), Working boys (Idiazabal) eta The glasses crew (Ordizia).