Olaberriko Udalak langile bat hartuko du, 5 hilerako
Olaberriko Udalak herriko ondarearen mantentze lanetarako langile bat hartzeko deialdia egin du. Bost hilabeteko lanaldia izango du, Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako enplegu programa baten harira. Eskaerak irailaren 11ra arte egin behar dira, Olaberriko udaletxeko idazkaritzan. Baldintzen zerrenda udal webgunean jarri dute.