Ataungo eskolan kurtsoa astelehenean hasiko dute
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean astelehenean, irailak 9, hasiko dute haurrek ikasturtea. Lehen asteetan 09:00etatik 13:00etara dute ordutegia; HH3koak 12:30ean aterako dira, eta bi urtekoek egokitzapenari dagokion ordutegia jarraituko dute. Garraio, zaintza eta jangela zerbitzuak ere astelehenean jarriko dituzte martxan. Garraioan, iaztik ez dute geralekurik aldatu.