Lazkaoko kanpoko igerilekuak igandean itxiko dituzte
Lazkaoko kanpoko igerilekuak igandean itxiko dituzte. Udalak ekainaren 15ean zabaldu zuen udako bainu sasoia, eta Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiaren goialdeko igerilekuak egunero irekita egon dira harrezkero. Ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da azken egunera arte.