Jendetza bildu du aurten ere Kizkitzako Amaren egunak
Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, jendetza bildu da aurten ere Kizkitzan, bertako ama birjinaren eguna ospatzeko. Mendiko botak lokaztu eta gero, meza eman zuten. Gorka Azkarate eta Asier Sasieta bertsolariek eta Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek girotu zuten eguna.

Mandubian ere festa egin zuten, trikitilariekin eta bertsolariekin, eguerditik aurrera. Festa Itsason bukatu zuten, ohitura berreskuratuz. Espero baino eguraldi hobea egin zuen eta jende andana elkartu zen. Meza elizan egin zuten, badaezpada ere, eta ateak zabalik utzi behar izan zituzten jendea kabitzen ez zelako.