‘Amaren eskuak’ filma emango dute Lazkaon
Lazkaoko Areria antzokian euskarazko film berri bat emango dute asteburu honetan, helduentzat. Mireia Gabilondok bakarka zuzendu duen lehen pelikula, Amaren eskuak, ikusi ahalko da. Karmele Jaioren izen bereko eleberrian oinarrituta dago drama. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenean —sarrera merkeago— 21:30ean dira saioak. Haurrentzat Pitufos 2 dago, etzi 17:00etan eta jaian 16:30ean.