Maite Franko kontalariak bi saio egingo ditu Lazkaon
Lazkaoko Udalak Maite Franko ipuin kontalariaren bi saio antolatu ditu. Aurrenekoa datorren astelehenean, urriak 28, izango da, 17:00etan hasita, udal liburutegian. Hiru, lau eta bost urteko haurrentzat da kontaketa hori. Bigarren emankizuna azaroaren 25ean egingo du, astelehenarekin, ordu eta toki berean. Saio hori sei, zazpi eta zortzi urteko haurrentzat izango da.