Bikiak nagusi, «A ze banda!» saioan
Sarean izandako ohiartzunaren ondoren ETB 1eko «A ze banda!» musika saiora salto egin eta irabazle izan dira Ordiziako Twin Melody bikote gaztea; lazkaoarrak finalean gelditu ziren.Aitana eta Paula Etxeberria (Ordizia, 1997) ahizpa bikiek osatzen dut...
Sarean izandako ohiartzunaren ondoren ETB 1eko «A ze banda!» musika saiora salto egin eta irabazle izan dira Ordiziako Twin Melody bikote gaztea; lazkaoarrak finalean gelditu ziren.
Aitana eta Paula Etxeberria (Ordizia, 1997) ahizpa bikiek osatzen dute Twin Melody. ETB1eko «A ze banda!» telebista saioari esker ikusi ditugu pantaila txikian azken asteetan. Musika lehiaketa izan da, taldeka egin dutena. Abenduaren 17an jokatu zen final handia, eta garaile izan ziren bi ordiziar ahizpak. Beste hamar taldekiderekin batera lehiatu dira, tartean Lazkaoko bost neskak osatutako The Kites ahots musika taldea.Pop kanta ezagunen bertsioak eginez eta bideoak sarera igoz, Youtube atarian milioi bat bisitako langa gainditu zutenerako erakutsi zuten entzuleen artean izango zuten arrakasta. Hedabideetan ezagun egin ziren orduan, eta handik eman zuten A ze banda! saiorako saltoa.
Betidanik izan dute kanturako afizioa biki gazteek, baina 13 urtetik aurrera «gehiago saiatu» izan dira. Kantu eskolak hartzen hasi eta kontzertuak ere egin izan dituzte. 2013an Ordiziarrock jaialdian ere abestu zuten bi ahizpek; Barrenan ere egin izan dituzte emanaldiak.
Teknologia berriei zukua atereaz, interneteko erakuslehioa aprobetxatu dute ezagun egiteko. Hala,Youtuben ia 40.000 jarraitzaile dituzte dagoeneko.
Goierritarrak finalean
Telebistarako elkartu, prestatu eta trebatu dira Lazkaoko The Kites osatzen duten bost gazteak ere. Saioa Etxebeste, Leire Agirre, Eider Saez, Maddi Berrocal eta Aizpea Garmendia dira bost neskak eta musika eskolako irakasleen laguntza izan dute lehiaketan. Twin Melody bikotearekin batera, finalera iritsi ziren lazkaotarrak.
Pausoka ekoiztetxearen saioan, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Gatibuko Alex Sardui aritu dira epaile lanetan; saio bakoitzean beste abeslari profesional baten laguntza ere izan dute.