Ibilbide aldaketa positiboa izan da Garingo mendi lasterketan
Parte hartzaileak motibatuta aritu dira eta emakumeek eman dute sorpresa aurten ere. Balorazio positiboa egin dute bai antolatzaileek eta baita korrikalariek ereLasterketa bizia izan da aurtengoa Garinen, eta antza, ibilbide aldaketak motibatu egin dit...
Parte hartzaileak motibatuta aritu dira eta emakumeek eman dute sorpresa aurten ere. Balorazio positiboa egin dute bai antolatzaileek eta baita korrikalariek ere
Lasterketa bizia izan da aurtengoa Garinen, eta antza, ibilbide aldaketak motibatu egin ditu parte hartzaileak. Iazko luzeera berdinarekin, baina hiru itzuli ezberdinekin osatu dute mendi lasterketa aurten, eta «ibilbidea teknikoagoa izan bada ere, gehiago gustatu zaiela diote korrikalariek». Hala azaldu du Iñigo Andreu antolatzaile taldeko kideak.Lasterketa buruan egin zituen hiru itzuliak herenegun Imanol Larrañaga azkoitiarrak, eta berak eraman du aurten lehen gizonezkoaren titulua (41:30eko denborarekin). Haren atzetik sartu ziren helmugan Aitor Regillaga tolosarra (42:36) eta Koldo Agirre beasaindarra (42:44). Emakumeetan azkarrena Elena Calvillo beasaindarra izan da (50:48 denborarekin), bigarrena Virginia Perez gasteiztarra izan da (51:11) eta hirugarren emakumea Lide urrestarazu gazte ordiziarra (53:30). Sorpresa eman du gainera Urrestarazuk, 15 urterekin «lasterketa ikaragarria» egin baitu.
Guztira 200 korrikalarik zuten parte hartzeko aukera, baina batuzk huts egin zuten eta azkenean 179 iritsi ziren helmugara. Lau parte hartzailek utzi zuten proba.
Eguraldiak eutsi zion
Elurra eta eguraldi hotza zegoen iragarrita iganderako, eta iragarpenak ia bete ere egin ziren. Elurrik ez, baina hotza egin zuen. Aurreko egunetako euriak inguruak lokazti bihurtuta utzi zituen herenegun proba egiteko, baina ez zuen aparteko trabarik sortu.
«Teknikoagoa izan da aurtengo ibilbidea, baina parte hartzaileek eskertu dute. Beti itzuli berdina egin beharrean, itzuli bakoitza ezberdina izanda beste motibazio bat eduki dute parte hartzaileek, eta eskertu dute aldaketa». Iritzi berdinekoak izan dira ikusleak ere. «Lasterketa puntu ezberdinetan ikusteko aukera izan dute, eta aldapetako bat auzoaren erditik igarotzeak festa giro gehiago eman dio probari».
Aurtengoa amaitu berritan, hurrengoa ia buruan dute antolatzaileek. «Auzoko eta inguruko bideak garbitzen jarraitu nahi dugu, lasterketari nortasun gehiago emateko. Baina baita urteko gainontzeko egunetan jendea ere auzora gehiago gerturatzeko», zehaztu du Andreuk.
Sasoiko lehen proba izan da Garingoa, eta asko izan dira denboraldia bertan hasi dutenak.