Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakak irabazi dute Mingainluze lehiaketa
Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakaren Eurre taldeak irabazi du aurtengo Mingainluze lehiaketa, lehia estu baten ostean. Finala atzo jokatu zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Zortzi taldek parte hartu zuten.
The post Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakak irabazi dute Mingainluze lehiaketa appeared first on Otamotz.
Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakaren Eurre taldeak irabazi du aurtengo Mingainluze lehiaketa, lehia estu baten ostean. Finala atzo jokatu zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Zortzi taldek parte hartu zuten. Malen Badiola, Ane Enparantza eta Leire Gaztañagaren Ruki-Puki bigarren izan zen, Uxue Torquemada, Eugenia Poza eta Luzia Lopezen Gozogileak hirugarren eta Ander Ibarluzea, Ander Agirrezabal eta Jon Hurtadoren Zapelatzak laugarren. Finala oso borrokatua izan zen. Azken bi ariketak erabakigarriak izan ziren: Imintzioka izenekoan irabazleek erakustaldia eskaini zuten eta azken ariketan (Zer da zer) abantailari eustea lortu zuten. Aurten ere, arrakasta itzela izan du lehiaketa honek. 135 gaztetxok parte hartu dute. Finalaren ostean parte hartzaile guztiek merienda bat egin zuten eta lehen lau sailkatuek sariak jaso zituzten. Aitor Otegi Urretxuko zinegotziak eta Arantza Gonzalez Zumarragako zinegotziak eman zizkieten sariak.
The post Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakak irabazi dute Mingainluze lehiaketa appeared first on Otamotz.