Bihar herriko txirrindularien lasterketa eta paella jatea izango dira Idiazabalgo jaietan
Zumarragako Udalak hiri mugikortasun jasangarriaren planaren baitan egindako diagnosiaren aurkezpena egingo du bihar Zelai Arizti kultur etxean. Batzarra 18:30ean hasiko da eta 21:00ak arte iraungo du. Bilera irekia da eta
The post Mugikortasun planari lotutako diagnosia aurkeztuko dute bihar Zumarragan appeared first on Otamotz.
Espainiako Viajeros aldizkariak ematen du saria. Joan den asteazkenean jaso zuten, Madrilen.
Naiara Berasategik (Zumarraga, 1979) Soziologia ikasketak egin zituen. Karrera amaitu, eta ikasten jarraitzeko harrak bultzatuta, doktoregoa ikasteari ekin zion. Bilboko DBHko ia mila ikasleren hizkuntza eta kultur ohiturak aztertu ditu bere tesian: Hizkuntza eta Kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kultur praktiketan eragiten duten faktoreak. Joan den irailean aurkeztu zuen. Zure tesiaren gaia laburbilduko al zenuke? Hizkuntza eta kulturak aztertzea izan dut helburu. Aztertutako populazioa Bilboko ikasleak dira, zehazki DBHko 2. eta 4. mailan dauden 989 ikasleren lagina erabili dut. Erabiltzen duten edo dituzten hizkuntzak eta kulturak ikertu ditut. Hain zuzen, euskararen eta euskal kulturaren gaia jorratu dut eta euskararen erabileran eta euskal kultur praktikan eragiten duten faktoreak landu ditut. Faktore horien artean kultur aniztasunari erreparatu diozu, ezta? Egia da egungo gizarteak gero eta kultur anitzagoak direla, Euskal Herrikoa ere bai. Berriki egin den ikerketa batean, euskara, frantsesa edo espainiera ez diren, 100 hizkuntza desberdin atzeman dira gure testuinguruan. Horrek argi adierazten du gurean dagoen hizkuntza aniztasuna. Hala, euskal herriko kaleetan euskara, frantsesa eta espainiera ez ezik, bestelako hizkuntzak ere entzuten dira: wolofera, errumaniera edo tamazight, adibidez. Euskara hizkuntza gutxitua da Euskal Herrian, espainiera eta frantsesarekin batera egon izan da gutxitu edo menperatu egoeran. Egoera horretan hizkuntza berriak [...]
Inauteriak garai berezia izan ohi dira herri guztietan. Egunerokotasunetik irten, mozorroa jantzi eta jai-giroan ospatzeko egunak izaten dira. Zegaman ere aspalditik ospatzen dituzte inauteriak. Hemen behean dagoen argazki hori, esaterako, 1911 urtean ateratakoa da, Euskomediaren arabera, eta atzean duten paretagatik, herriko eliza aurrean daudela esan liteke. Txaranga moduko musika-talde bat ageri da bertan, eta asko moroz jantzita daude. Goiko argazkia zein urtetakoa den zehazki jakin ez arren, zaharra bai, baina bestea baino berrixeagoa dela esan daiteke. Zegaman ateratakoa da hori ere, inauterietan edo Santa Ageda egunez. Angel Irigoras zegamarraren esanetan, irudikoak «Aizpurukoak» dira, eta «azken albokariak» bezala ezagutzen ditu jendeak irudikoak, trikitiarekin eta panderoekin ageri badira ere. Argi geratzen da, behintzat, Zegamako inauterietan ez zela musikarik falta izaten, ezta orain ehun urte ere.
Urretxu eta Zumarragako Korrikarako herri batzordea sortzeko bilera deitu dute biharko. Bilera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute, 18:30ean. Bigarren deialdia egin dute lehenenegoan jende gutxi elkartu zelako. Korrikaren
The post Korrikarako batzordea sortzeko bilera dago etzi appeared first on Otamotz.
Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakaren Eurre taldeak irabazi du aurtengo Mingainluze lehiaketa, lehia estu baten ostean. Finala atzo jokatu zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Zortzi taldek parte hartu zuten.
The post Igone Aldama, Maren Etxeberria eta Izaro Lesakak irabazi dute Mingainluze lehiaketa appeared first on Otamotz.
Sara Mujika urtsuarandarra (Idizabal, 1984) andereño kuttuna dute Beasaingo Andramendi Ikastolan. Haur Hezkuntzako ikasleen irakaslea da, baina, haur guztiek maite dute. Ume-zalea zarela bistan da. Nolako haurrak dituzu gustuko? Ume guztiek dute zerbait berezia eta bakoitza bere berezitasunean maite dut. Nola hezi behar dira haurrak? Maitasunean eta zoriontasunean. Libre izan behar dute, behar adina babestuta. Herriko festak datoz eta… Festa egiteko herri bat? Bi herrien arteko pikea alde batera utzita, parranda egiteko ez da Segura baino leku hoberik! San Migelak ala San Blasak? San Migelak familia giroan eta San Blasak, berriz, lagun artean eta parrandan: Urtsuarango taberna bakarra gure baserrian zen eta bertan izaten zen festa. Gogoan ditut, trikiti doinua entzun orduko, nire amona eta bere ahizpa guztiak sukaldetik irten, eskuak gora jaso eta fandangoa dantzatzen. Festetarako mozorro bat? Orain bi urtekoa, koadrilan: Joselu Anayak, kamioi eta guzti! Amets bat? Zoriontsu bizitzea eta zahartzarora nire amona Juanitaren sasoi eta osasunarekin heltzea. Idiazabalen bizitako une bat? Gure “gazte” garaian herrian Gaztetxea lortu eta bertan bizitako une asko. Herriko txoko kuttun bat? Urtsuaran. Zein bestela! Herriko alkate bazina? Ez nuke beteko ez dudanik aginduko.
Bailararen garapenerako estrategikotzat hartuta ekin zioten orain 20 urte Goierrin turismoa sustatzeari. Funtsezkoa izan da Goitur bide horretan. Turismo agentziak sortu zeneko hamabosgarren urteurrena ospatuko du. Goitur da, Bizkaiko Enkaterrietako Enkaturrekin eta Arabako Errioxakoarekin batera entitate juridiko propioa duen bailara mailako turismo agentzia bakanetako bat. Duela hamabost urte sortu zen Goierriko turismo agentzia udalen eta enpresa pribatuen artean indarrak batu eta bailarako turismoari bultzada emateko asmoz. Goierri beheko 18 udalen izenean sinatu zituen estatutuak Goiekik, notario aurrean, hainbat bazkide pribaturekin batera. 2000. urteko martxoaren 22an izan zen. Tartean zen Goimen ere. Orduz geroztik bazkide pribatu gehiago sartu dira Goiturren; guztira 80 dira gaur gaurkoz. Goiturrek 15 urte beteko dituen arren, bailaran 20 urte badira sektorea lantzen hasi zirela. Niko Osinalde agentziako zuzendariak ondo ezagutzen du ibilbidea. 1993 inguruan krisi ekonomiari aurre egin berritan bailararen garapen estrategia sendotu beharra zegoela ikusi zen. Asmo horretan kokatzen ditu Goieki eta Goierri Fundazioa bera ere. Testuinguru horretan berritu zuten bailararako Plan Estrategikoa, 180 orrikoa. Bertan bi helburu zehatz finkatu zituzten. Batetik industria sektorea mantentzea eta dibertsitate ekonomikoa sustatzea, bestetik. Dibertsitate horretan turismoan jarri zuten arreta. 1996. edo 97. urtean iritsi zen Garapen Turistikorako Egitasmoa eta orduan erakunde baten beharra paperera eraman zuten. Eskaintza turistikoa [...]