Jendetza elkartu da Beasainen Carlos Gonzalez pediatraren hitzaldian
Usurbe antzokia guztiz bete da ‘Autoridad y limites’ hitzaldia entzuteko. Ttiklik! Elkarguneak antolatutako hitzaldia izan da, eta Itxaro Mendizabal bertako arduradunak azaldu duenez, 350 pertsona inguru elkartu zen hitzaldian. “Jendea oso gustura geratu zen, eta eskertza mezuak jaso eta jaso ari gara. Carlos Gonzalez bera ere gustura aritu zen”.
Bi ordu inguruko hitzaldia izan behar zena hirura luzatu zen, eta galderen tartea ere laburtu egin behar izan zuten bukaeran. Mendizabal bera ere gustura dago jendeak erakutsi duen interesagatik eta honela laburtu du hitzalditik jasotako mezu nagusia: “Gure haurrek denbora eta arreta behar dute, telebista itzali eta beraiekin jolasteko gai izan behar gara. Ez dituzte milaka arau, muga edo jostailu behar; gurasoak behar gaituzte”.
Irudiak: Ttiklik! Elkargunea