Roman Elosegiren idiek ezin izan dute Azkoitiko apustua irabazi
Urtebete luze iraun duen bolada bikaina atzo eten zitzaien Roman Elosegi Zaharra-ren idiei. Azkoitian jokatu zuten apustua galdu egin dute. Egoitz Aurtenetxe bizkaitarraren idi pareak 41 plaza osatu zituen, Gurea probalekuan. Zaldibiarraren Sortu eta Bildu idiek ondoren tira egin zuten, eta 39 plaza egin zituzten. Ordu erdinako lana zuten, Sanders harriarekin. Alde bakoitzak 6.000 euro zituen jarrita.