Bihar herriko txirrindularien lasterketa eta paella jatea izango dira Idiazabalgo jaietan
Larunbatean txupinazoa bota eta azeriaren jaitsierarekin hasi ziren San Blas jaiak Idiazabalen. Goitibeherak, pilota partiduak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi izan dira asteburuan. Atzo, gainera, lehen aldiz, marokoar janaria probatzeko aukera izan zuten herritarrek. Isuriaren elkarteko kideek hainbat plater prestatu zituzten, besteak beste, kuskusa, oilaskoa olibekin eta arkumea almendrekin. Plaza bete egin zen.
Gaur, berriz, egun lasaia dute Idiazabalen. Goizean ez da ekitaldirik izan. Arratsaldean, hotzari aurre egiteko, txokolate jana egin dute plazan, eta herriko haurrek playback-a egin dute. Gaur ere jendez bete da plaza, herriko haurren emanaldia ikusteko. Egan taldearen kontzertua ere izango da iluntzean.
Biharko egitaraua.
10:00. Txistularien kalejira.
12:00. Herriko txirrindularien lasterketa.
14:30. Paella jatea.
17:30. Herriko gazteen pilota txapelketako finalak. Jarraian, kuadrilen arteko jokoak.
19:30. Trakets taldearen kontzertua.
[nggallery ID=103]