Iker Irribarriak Promozio mailako finala jokatuko du, debutetik bi hilera
Iker Irribarria pilotari aramarrak profesional mailako lehen finala jokatuko du. Bigarren Mailako Banakako Txapelketan, Promoziokoa deituan, azkeneraino iritsi da, igandean Miguel Merino, Merino I.a, kanporatu zuen finalaurrekoan (22-8), Eibarren.Victo...
VictorEsteban errioxarraren aurka du finala, ekainaren 6an. Biek lehenengo finala dute.
Profesionaletan martxoaren 22an egin zuen debuta Irribarriak, Asperekin. Txapeldun ateratzen bada, denbora gutxien behar izan duen historiako bigarren pilotaria litzateke. Iñaki Elortza kazetariaren datuen arabera, Gorostizak profesionaletan hilabete justu zeramala jantzi zuen Bigaren Mailako txapela, 1973an, Gereñu segurarrari 22-3 irabazita.













