1918tik 1993ra ateratako argazkiak ikus daitezke. Irudiak azaroaren 22a arte egongo dira Photomuseumen. Erakusketa Burdinolak antolatu du eta komisarioa Gorka Salmeron daZarauzko Photomuseumek Legazpiko Patrizio Etxeberria enpresan ateratako argazkieki...

Patrizio Etxeberria lantegian lanean 40.eko urteetan
1918tik 1993ra ateratako argazkiak ikus daitezke. Irudiak azaroaren 22a arte egongo dira Photomuseumen. Erakusketa Burdinolak antolatu du eta komisarioa Gorka Salmeron da
Zarauzko Photomuseumek Legazpiko Patrizio Etxeberria enpresan ateratako argazkiekin erakusketa irekiko du gaur. Erakusketa hau Burdinola elkarteak eta Photumuseumek antolatu dute, elkarlanean, eta komisario lanak Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak egin ditu. Argazkiak azaroaren 22ra arte egongo dira Zarautzen. Museoa asteartetik igandera irekitzen dute: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Patricio Echeverría S.A. (PESA) enpresa 1908an sortu zen eta 1992. urtera arte iraun zuen. Urte horretan enpresa ezberdinetan banatu zen.
Egungo Legazpi ez dago ulertzerik enpresa hau gabe: XX. mende hasieran hamabi langile ziren eta 1970eko hamarkadaren amaieran 3.500 pertsonek lan egiten zuten bertan. Herriko lanpostu industrialen %78a. Garapen urbanistikoa fabrikaren hazkundearen menpe egon zen, mende amaierara arte.
PESAren altzairua oso ezaguna zen, bere kalitateagatik. Etxeberriak gorentasunari garrantzia handia ematen zion eta bere erremintak iragartzeko argazkilari onenak ekarri zituen.
Salmeronek enkarguz egindako argazki horiek guztiak berreskuratu zituen duela urte batzuk. Horien bitartez, 1918. urtetik (enpresa sortu eta hamar urtera) 1960ko hamarkada arte egindako ibilbidea ikus daiteke.
Burdinolakoek ez dute argazki guztien egileak eta datak aurkitzea lortu, baina atzealdean agertzen diren datuetan oinarrituta, argazkilarien zerrenda bat osatu dute: Photito, Central Photo Film, L. Pedrosa Material Fotografico, Marin Material Fotografico, Willy Koch, Imprenta Industrial S.A., J. Garcia Fotografo (Manipel), Pando Fotografo, TAF Trabajos Aereos y Fotogrametricos, Paisajes Españoles eta Foto Gabiria.
Salmeronek Etxeberriak enkargatu ez zituen argazki batzuk ere txertatu ditu erakusketan: Jose Luis Ramirezenak (1969tik gaurdaino Euskal Herriko industriari buruzko erreportajeak egin ditu) eta berak
Leaxpi industria paisaiak lanerako egin zituen batzuk. Bereek garai baten amaiera erakusten dute eta erakusketaren epilogoa dira.
Bukatzeko, Salmeronek Instituto del Patrimonio Cultural de España, Arxiu Nacional de Catalunya, Paisajes Españoles S.A. eta Aldundiari eskerrak eman nahi dizkie.