Iker Perezek irabazi du 92. Santikutz Klasikoa
Caja Ruraleko txirrindularia ihes eginda iritsi da Legazpiko helmugara.
Legazpiko 92. Santikutz Klasikoaren podiuma, agintari eta antolatzaileekin.Hitza Caja Rural taldeko Iker Perez Lucas irabazi du gaur goiz-eguerdian jokatu den 92. Santikutz Klasikoa. Ihes eginda helmugaratu da, eta garaipenaz eta ikusleen txaloez gozatzeko aukera izan du. Bigarren Vicent Zaragoza (Natural Greatness) sailkatu da, 37 segundora eta hirugarren Igor Iriarte (Grupo Eulen Amenabar), 38 segundora.
141 kilometroko ibilbidea osatu dute ziklistek, eta tartean 11 mendate igo behar izan dituzte. Irabazleak ia 4o km/h abiaduran osatu du proba. 103 txirrindulari iritsi dira helmugara.
SAILKAPENAK
Santikutz 92. Klasikoa
- 1. Iker Perez (Caja Rural-Alea). 3.32.42
- 2. Vicent Zaragoza (Natural Greatness). 37 segundora
- 3. Igor Iriarte (Grupo Eulen Amenabar). 30 segundora
Mendikoa
- 1. Nil Aguilera. (Caja Rural-Alea)
Tarteko helmugak
- 1. Adrian Navarro (Tech)
Lehen gipuzkoarra eta lehen euskalduna
- 1. Igor Iriarte (Grupo Eulen Amenabar)
Taldekakoa
- 1. Caja Rural-Alea














